SEKUENTZIA DIDAKTIKOA


Helburua

Abesti baten bitartez, erritmoa, kanta eta gorputz mugimendua ikasi eta kontrolatzea.

Ikasleen abiapuntua

Ikasleek badakite kantek erritmo bat daukatela baina zailtasunak dituzten hauek ondo jarraitzeko.

Abestia ez dute ondo ezagutzen beraz, abestia lantzen doazen heinean beren letra eta erritmoa ikasiko dituzte.


Haurren jakin nahia piztu

Haurrak motibatuak egoteko, gustatzen zaien pailazoen bideo bat jarriko diegu eta hortik abiatuko gara abestia eta erritmoa lantzeko.

Haurrei azalduko zaie, ikastolako jaian, gurasoen aurrean dantzatu beharra izango dutela eta horrek haurrak motibatu egingo ditu; beraien gurasoen aurrean dantzatzea oso garrantzitsua izaten baita.

Ebaluazioa



Ibilbidea

Egin beharreko ekintzak:

1- Haurrak motibatzeko “Pirritx eta Porrotx”-en bideo bat jarriko diegu non landuko dugun kanta, abestu eta dantzatzen duten.
Ariketa hau bideo gelan burutuko da. Umeak zutik egongo dira dantzatzeko aukera izan dezaten eta irakasleak ez du ezer gidatuko.



2- Metronomoak markatzen duen erritmoa oinekin eramatea. Hasieran astiro eta gero azkarrago. Voki programaren bitartez sarreratxo bat emango diogu jarduera honi.
Gelan jardueraren sarrera egingo da. Bertan Voki baten bidez metronomoaren definizioa emango da. Irakasleak gidatuta metronomoaren funtzioaz hitz egingo dute. Behin hori argi daukatela, gimnasiora joango dira jarduera egitera. Han metronomoaren erritmoarekin bat datorren kanta bat entzungo dute, eta erritmo horren arabera mugituko dira.


Get a Voki now!



3- Abestiaren letra ikasi eta kantatzea.
Egun ezberdinetan zehar entzungo eta abestuko dute kanta. Irakasleak ere abestuko du ikasleak abestera motibatuz eta ikasten lagunduz.

4- Abesti horren koreografia eramatea: hanketan joz, txaloka, eskuak gurutzatuz bularrean joz eta buruan joz.
Gimnasioan borobliean zutik jarrita abestiaren koreografia egingo dute. Hasieran irakasleak pauso guztiak azaldu eta gogoraraziko dizkie.

5- Kantatzea eta koreografia abestiaren erritmoarekin bat etortzea lortu ondoren, ikastolako jaian, gurasoen aurrean, dantzatuko dute.


Ariketa guztiak Livestream programaren bitartez grabatuko ditugu haurrak, modu horretan beraien gurasoek haurrek klasean egiten dutena eta beraien aurrerapausoak ikus ditzaten.

Erabili behar diren errekurtsoak

Errekurtso materialak:

- Abestia
- Bideoa
- Metronomoa
- Ordenagailua

Errekurtso pertsonalak

- Irakaslea: Irakasleak haurrak gidatu beharko ditu ariketa guztietan zehar, metronomoa, bideo eta musika berak kontrolatuz, eta jarduerak egiterako garaian haurrak koreografia eta abestian gidatuz eta zailtasunen bat dutenean lagunduz.
- Haurrak: Haurrak abestia ikasteko motibatuta eta gogoz egon behar dute, eta jardueretan gogotsu parte hartu, honela koreografia, abestia eta erritmoa barneratzea errazagoa izango zaielako.

Errekurtso espaziala eta denbora

- Ikasgelako espaziorik zabalena.
- Ikastetxeko gimnasioa.


Denboraren kudeaketa

Sekuentzia didaktiko hau bi astetan burutzeko izango da, jarduera bakoitza bi egun ezberdinetan gelan eginez, eta azkena denbora eman ezkero hiru egunetan.