domingo, 16 de mayo de 2010

Livestream hezkuntzan

Helburu hezitzailea
Ipuin bat, ikus-entzunezko eta teknologiazko baliabideekin ikusi eta entzutea.
Landutako gaitasunak eta horren zergatia
Ordenadorea erabiliz antzerki moduan egindako ipuin bat ikusi, interpretatu eta ulertzea.
Nori zuzendua
4-5 urtetik gorako haurrei zuzendua
Dakarren abantailak
Ipuina ikusi eta entzuteko garaian ondo ulertu ez badute berriro ikusteko aukera dago.
Erabili beharreko errekurtsoak
Ordenagailua, interneta, Livestream programa eta antzezpena egiteko behar den materiala.
Baliabidea txertatuta
Livestream programak berak eskaintzen dituen aukerez gain norberak aukeratu edo sorturiko ipuina eta bere antzezpena.
Klasean nola erabili (dinamika)
Lehendabizi haurrei gelan ipuina kontatuko diegu marrazkien eta gure ahozko kontaketaren bitartez. Beste egun batean Livestream programaren bitartez antzerkiaren grabaketa jarriko diegu. Azkenik beste saio batean, beraiek ipuina antzeztuko dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario