sábado, 8 de mayo de 2010

ENTZIKLOPEDIAK ETA HIZTEGIAK INTERNETEN: PAPEREZKOAK BAINO HOBEAK OTE?











ZERGATIK GAI HAU LANDU?
Egun oso normalizatua dagoen gaia da eta horregatik aukeratu dugu. Gainera, badakigu horren aldeko eta kontrako iritziak daudela eta horien zergatiak ezagutu nahiko genituzke.

INFORMAZIO ITURRIA
http://revista.consumer.es/web/eu/20060101/internet/

GURE IRITZIA
80ko hamarkada arte jaiotako guztiok seguruenik entziklopedia bat daukagu etxean, lehen edozein lan egiteko geneukan informazio iturri bakarra baitzen. Baina egun egoera hori ezberdina da, interneten aurki dezakegulako edozein gairi buruzko nahi adina informazio, bertan iturri ezberdinak topatuz.
Nire ustez, interneteko entziklopediak paperezkoak baino erabilgarriagoak dira, erosoagoa delako. Ez baitzara liburu handi horiekin ibili behar, ezta orriz orii bilatzen joan ere. Interneten nahi duzun gaiari buruzko informazioa lortzeko izen hori idatzi eta handik segundu batzuetara gai hori jorratzen duten entziklopedia ezberdinak topa daitezke. Eta ez hori bakarrik, paperezkoetan aurki ezin ditzakegun argazki eta bideoak ere eskaintzen dizkigute interneteko entziklopediek. Beste alde batetik, azkenengo entziklopedia horiek, paperezkoak baino gaurkotuagoak daude, edozein momentutan informazio hori berritu dezaketelako, paperezkoan ez bezala.
Baina dena ez dira abantailak. Interneteko entziklopedia asko ez dira oso fidagarriak, horietako batzutan edozeinek igo baitezake informazioa, eta beraz, akatsak aurki daitezke. Beste alde batetik, diruari dagokionez, paperezko entziklopedia erosteko behin ordaindu eta zurea da betiko. Internetekoetan ordea, urtero ordaindu behar duzu kuota bat. Horri dagokionez, segun eta zenbat urtez erabiltzen duzun entziklopedia hobeto edo okerrago atera daiteke.
Azken batean, nik uste dut interneten entziklopediak egoteak abantaila gehiago dituela desabantailak baino, horregatik iruditzen zait bultzatu beharreko gai bat izan beharko lukeela.

SINADURA
Irati Fernandez, Goiatz Celaya, Madalen irizar

No hay comentarios:

Publicar un comentario