sábado, 8 de mayo de 2010

GURASOEI EMANDAKO AHOLKUAK UMEEK TEKNOLOGIA BERRIAK ONDO ERABILTZEKO


ZERGATIK AUKERATU DUGU GAI HAU?


Gaur egun gero eta azkarrago hasten dira haurrak interneta erabiltzen eta askotan ez dute modu egoki batean kontrolatzen. Arrazoi horregatik, gurasoei honen berri ematea ezinbestekoa dela iruditzen zaigu eta horregatik aukeratu dugu gai hau.




INFORMAZIO ITURRIA: www.mondraberri/mondraberri/contenidos.item.action?id=9029386&menuId=7109426&onlyparth=true




IRUZKINA
Gure ustez, gurasoekin teknologien berrien erabilera egokiaren inguruan hitz egitea oso garrantzitsua da hainbat arrazoi ezberdinegatik. Alde batetik, interneta oso aproposa da mundua ezagutzeko edota dibertitzeko baina beste alde batetik, sarea ez bada behar bezala erabiltzen hainbat ondorio txar ekarri ditzake. Hori dela eta, gurasoek interneta nola erabiltzen den jakin behar dute eta horrez gain, haurrei interneta nola dabilen erakutsi behar zaie, hau da, zer nolako orrialdeak bisitatu behar dituzten esan behar zaie eta hori horrela izanda haurrek orrialde horiek ikusiko dituzte eta gauza berriak ikasiko dituzte. Baina beste orrialde batzuetan sartzen badira aldiz, askotan ez dute ezer ikasten toki horiek ez direlako egokiak izaten haurrentzat eta gehienbat ezer ez badute kontrolatzen. Hori kontuan harturik, gurasoekin teknologia berrien inguruan hitzegitea oso aproposa dela iruditzen zaigu beraien haurrek hezkuntza bat edo beste bat izan dezaketelako, hau da, egun guztian ordenagailu edota telebistaren aurrean baldin badaude, ez dituzte ondorio oso onak izango lagunekin jolastea ere oso garrantzitsua baita baina ordenagailua edota telebista pixka bat ikustea ez da bat ere txarra baina beti era kontrolatu batean ikusi behar dira.

SINADURA
Goiatz Celaya, Madalen Irizar, Irati Fernandez

No hay comentarios:

Publicar un comentario