sábado, 8 de mayo de 2010

KLIK PROGRAMA


ZERGATIK GAI HAU LANDU?
Klik programari buruzko lana egitea aukeratu genuen, Lehen Hezkuntzako informaztika programa erabilien artean koka daitekeelako. gainera, arrakasta handia izan du eta hainbat hizkuntzetara itzuli da.
Horregatik guztiagatik, edonori oso interesgarria gerta dakioken programa hori lantzea erabaki genuen.

INFORMAZIO ITURRIA
http://www.hikhasi.com/artikulua/785

IRUZKINA
Nire ustez, gelan noizbehinka erabil daitekeen programa bat da. Noiz behinka esaten dut bere alde onak zein txarrak dituelako, hau da ez delako oso programa osoa.
Alde onekin hasiko naiz: dohainik da, ez du zailtasunik eta modu horretan umeek beraiek bakarrik erabil dezakete, irakasleen arteko lana dago programa diseinatzeko eta edozein momentutan edozein lekutan erabil daiteke. Erraztasun horri esker umeen autonomia lan dezakegu, curriculumaren edozein alderditan gainera.
Alde txarrei dagokienez, programa honek ez dio ikasleari eskatzen aurretik aurkeztutako materialen bat gogoratzea edo ezagutzea. Hau da, ez du ikaslea bultzatzen kontzeptu ezberdinei buruz hausnartzera, ez du ulermena bultzatzen, egiten edo eskatzen duen bakarra arazo bat erantzun batekin elkartzea da. Azken batean, helburua ekintza ongi ebaztea da, nola ebatzi behar den asko hausnartu gabe. Gainera, elkarrizketa galarazten dute. Adibidez, arantzun bat gaizki dagoenean ez da hortaz eztabaidatzen, ikasleek beste erantzun bat aukeratzen dute eta kitto.
Hori guztia kontuan hartuta, hasieran esan dudan moduan, niz behinka erabiltzeko programa bat da. Nire ustez, gelan landutako gairen bat indartzeko eta lehen aipatutako autonomia bultzatzeko balioko luke programa honek.

SINADURA
Irati Fernandez, Madalen Irizar, Goiatz Celaya

No hay comentarios:

Publicar un comentario