viernes, 28 de mayo de 2010

KAIXO LAGUNOK!!!
Ongi etorri Gomairren blogera. Gu Goiatz Celaya, Madalen Irizar eta Irati Fernandez gara.
Espero dugu, hemen aurkitu ditzakezuen ekarpen, programa eta gehigarriak baliagarriak izatea. Honako hau da gure blogean aurki dezakezuena:
EKARPENAK
- Entziklopediak eta hiztegiak interneten
- Klik programa
- IKT-en erabilera eskoletan
- Gurasoei emandako aholkuak umeek teknologia berriak ondo erabiltzeko
- Elmer proiektua

PROGRAMAK
- Pixton programa eta bere tutoriala
- Voki programa eta bere tutoriala
- Puzzlea eta bere tutoriala
- Mindomo programa eta bere tutoriala
- Scratch programa eta bere tutoriala
- Wikibooks programa eta bere tutoriala
- Livestream programa eta bere tutoriala

GEHIGARRIAK
- Inkestak
- Eguraldia
- Bisitak
- Horoskopoa
- Egutegia
- Ordularia
- Google maps
- Kiniela
- Jolasa
- Entzutekoa

ESKERRIK ASKO GURE BLOGA BISITATZEAGATIK!!

domingo, 16 de mayo de 2010

LIVESTREAM PROGRAMAREN TUTORIALA

Watch live streaming video from lekirai at livestream.com

PERU ETA ASKETXO BASOAN

lekirai on livestream.com. Broadcast Live Free

Livestream hezkuntzan

Helburu hezitzailea
Ipuin bat, ikus-entzunezko eta teknologiazko baliabideekin ikusi eta entzutea.
Landutako gaitasunak eta horren zergatia
Ordenadorea erabiliz antzerki moduan egindako ipuin bat ikusi, interpretatu eta ulertzea.
Nori zuzendua
4-5 urtetik gorako haurrei zuzendua
Dakarren abantailak
Ipuina ikusi eta entzuteko garaian ondo ulertu ez badute berriro ikusteko aukera dago.
Erabili beharreko errekurtsoak
Ordenagailua, interneta, Livestream programa eta antzezpena egiteko behar den materiala.
Baliabidea txertatuta
Livestream programak berak eskaintzen dituen aukerez gain norberak aukeratu edo sorturiko ipuina eta bere antzezpena.
Klasean nola erabili (dinamika)
Lehendabizi haurrei gelan ipuina kontatuko diegu marrazkien eta gure ahozko kontaketaren bitartez. Beste egun batean Livestream programaren bitartez antzerkiaren grabaketa jarriko diegu. Azkenik beste saio batean, beraiek ipuina antzeztuko dute.

sábado, 15 de mayo de 2010

wikibooks-en tutoriala

Watch live streaming video from lekirai at livestream.com

WIKIPEDIAN IPUINA

WIKIPEDIAN IPUIN BAT

Wikibooks hezkuntzan

Helburu hezitzailea
Ipuin bat, normalean erabiltzen ez den baliabide batekin, irakurri eta interpretatzea.
Landutako gaitasunak eta horren zergatia
Ordenadorea erabiliz ere ipuinak aurkitu eta irakurri daitezkeela ohartzea.
Ipuina testuaren bidez bakarrik interpretatzen ikastea.
Nori zuzendua
5-6 urtetik gorako haurrei zuzendua
Dakarren abantailak
Ipuina irakurtzerako orduan haurrek beraien irudimena erabiltzea, irudirik gabeko ipuina delako.
Erabili beharreko errekurtsoak
Ordenagailua, interneta eta Wikibooks.
Baliabidea txertatuta
Wikipedia programak berak eskaintzen dituen aukerak bakarrik erabili daitezke.
Klasean nola erabili (dinamika)
Baserriaren munduan sartzeko Scratch programarekin egindako jarduera jarriko diegu, gelan banaka eta txandaka egin dezaten. Baserriko animali eta beraien produktuez zenbat dakiten ikusteko.

viernes, 14 de mayo de 2010

SCRATCH PROGRAMAREN TUTORIALA

Watch live streaming video from lekirai at livestream.com
Conoce más sobre este proyecto

Scratch programa hezkuntzan

Helburu hezitzailea
Baserri munduko animaliak eta beraiek sortzen dituzten produktuak ezagutzea.
Landutako gaitasunak eta horren zergatia
Ordenadorea erabiliz hainbat eduki landu eta ikasi daitezkela ikustea.
Nori zuzendua
4-5 urtetik gorako haurrei zuzendua
Dakarren abantailak
Lehen esandako gaitasunak era erakargarri eta dibertigarri baten bitartez lantzea guk aukeraturiko gai baten bitartez.
Erabili beharreko errekurtsoak
Ordenagailua, interneta eta Scratch programa.
Baliabidea txertatuta
Scratch programak berak esakintzen dituen aukerak eta norberak aukeratutako irudi eta grabaketak.
Klasean nola erabili (dinamika)
Baserriaren munduan sartzeko Scratch programarekin egindako jarduera jarriko diegu, gelan banaka eta txandaka egin dezaten. Baserriko animali eta beraien produktuez zenbat dakiten ikusteko.
Bitarteko grafikoak


jueves, 13 de mayo de 2010

mindomo programaren tutoriala

Watch live streaming video from lekirai at livestream.com

mindomo programa

hona hemen mindomo programa:

MINDOMO PROGRAMA

MINDOMO PROGRAMA HEZKUNTZAN

Helburu hezitzailea
Haurrek urtaroak ikastea eta urtaro bakoitzean zer nolako elementuak dauden ezagutzea
Landutako gaitasunak eta horren zergatia
Urtaroak beraien elementuekin sailkatzea
Nori zuzendua
4-5 urteko haurrei
Dakarren abantaila
Lehen esandako gaitasunak era erakargarri eta dibertigarri baten bitartez lantzea guk aukeraturiko gai baten bitartez.
Erabili beharreko errekurtsoak
Ordenagailua eta mindomo programa
Baliabide txertatua
Mindomo programa eta berak eskatzen dituen aukerak
Klasean nola erabili
Urtaroak eta beraien elementuak ikasteko irakasleak elementu guztiak desordenaturik jarriko die eta beraiek lotu egin beharko dute elementu bakoitza bere urtaroarekin.

miércoles, 12 de mayo de 2010

PUZZLEAREN TUTORIALA

Watch live streaming video from lekirai at livestream.com

PUZZLEA

Puzzlea hezkuntzan

Helburu hezitzailea
Irudien gehikuntzaren bidez logika lantzea.
Landutako gaitasunak eta horren zergatia
Irudiaren kolore eta formen taldekatzea egiten ikastea.
Nori zuzendua
5-6 urtetik gorako haurrei zuzendua
Dakarren abantailak
Lehen esandako gaitasunak era erakargarri eta dibertigarri baten bitartez lantzea, beraien gustuko irudi bat erabiliz.
Erabili beharreko errekurtsoak
Ordenagailua, interneta eta Jigsaw Planet programa.
Baliabidea txertatuta
Jigsaw Planet programak berak esakintzen dituen aukerak eta norberak aukeratutako irudi bat.
Klasean nola erabili (dinamika)
Haurrei taldeka ordenagailuan puzzlea jarriko diegu, beraien artean lagunduz puzzlea osatu dezaten.
Bitarteko grafikoak

martes, 11 de mayo de 2010

VOKI PROGRAMAREN TUTORIALA

Watch live streaming video from lekirai at livestream.com

Get a Voki now!

Voki programa hezkuntzan

Helburu hezitzailea
Baliabide teknologikoen bidez azalpen bat egiten ikastea.
Landutako gaitasunak eta horren zergatia
Ikus-entzunezko baliabideak erabili eta horiek interpretatzen ikastea.
Nori zuzendua
4-5 urtetik gorako haurrei zuzendua
Dakarren abantailak
Voki programaren bitartez azaldu beharreko eduki edo gaia beste era erakargarri eta dibertigarriago batean proposatu daiteke.
Erabili beharreko errekurtsoak
Ordenagailua, interneta eta Voki programa.
Baliabidea txertatuta
Voki programak berak esakintzen dituen aukerak eta norberaren ahotsa edo grabazioak gehitu daitezke.
Klasean nola erabili (dinamika)
Ariketa batekin hasi baino lehen umeei voki-a jarriko diegu, azalpen honekin ariketa burutu dezaten. Dudarik izango balute, irakasleak argituko lizkieke.

lunes, 10 de mayo de 2010

PIXTON PROGRAMAREN TUTORIALA

Watch live streaming video from lekirai at livestream.com

PIXTON PROGRAMA

Pixton programa hezkuntzan

Helburu hezitzailea
Olentzero eta bere jatorria ezagutzea.
Landutako gaitasunak eta horren zergatia
Hitzak eta irudiak interpretatzen ikastea.
Nori zuzendua
4-5 urtetik gorako haurrei zuzendua
Dakarren abantailak
Pixton programaren bitartez azaldu beharreko eduki edo gaia beste era erakargarri eta dibertigarriago batean proposatu daiteke.
Erabili beharreko errekurtsoak
Ordenagailua, interneta eta pixton programa.
Baliabidea txertatuta
Pixton programak berak esakintzen dituen aukerak bakarrik erabil daitezke.
Klasean nola erabili (dinamika)
Lehenengo umeei komikia erakutsiko genieke, beraiek irudietan ikusten dutena interpreta dezaten. Ondoren irakasleak komikian esaten dena azalduko du. Azkenik haurrei galdetuko genieke ea komikian zer esaten den eta horrekin zer ikasi duten.
Bitarteko grafikoak


sábado, 8 de mayo de 2010

Elmer proiektua


Iturria:

http://www.euskonews.com/0158zbk/gaia15804eu.html

Zergatik artikulu hau?

Guk artikulu hau aukeratu dugu lantzeko hezkuntza formala eta ez formala teknologiaren bitartez lantzeko modu berri eta interesgarri bat azaltzen delako bertan.


Artikuluari buruzko gure iritzi pertsonala:

Elmer proiektua, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Miramongo Zientzia kutxagunearen artean egindako proiektua da, eta bere helburua, Kutxaespazio museoan zientzia teknologia uztartuz hezkuntza formal eta ez-formalera hurbiltzea da, bisitariei objektuak aztertzeko eta manipulatzeko aukera emanez. Hau oso ideia hona iruditzen zaigu, teknologiaren bidez zientzia ulertzea errazagoa egin daitekeelako eta norberak objektuak manipulatu ditzakeenean lehenengo pertsonan ikusi eta konprobatu dezakeelako hor zientifikoki gertatzen dena. Zientzia museo interaktiboak duen beste alde positiboetako bat hainbat gauza ikasteko aukera ematen dituela da, hala nola eguneroko bizitzan gertatzen diren fenomenoak ulertzeko zein afektiboki zientzia nolakoa den ulertzeko.

Sinadura
Goiatz Celaya, Madalen Irizar, Irati Fernandez

GURASOEI EMANDAKO AHOLKUAK UMEEK TEKNOLOGIA BERRIAK ONDO ERABILTZEKO


ZERGATIK AUKERATU DUGU GAI HAU?


Gaur egun gero eta azkarrago hasten dira haurrak interneta erabiltzen eta askotan ez dute modu egoki batean kontrolatzen. Arrazoi horregatik, gurasoei honen berri ematea ezinbestekoa dela iruditzen zaigu eta horregatik aukeratu dugu gai hau.




INFORMAZIO ITURRIA: www.mondraberri/mondraberri/contenidos.item.action?id=9029386&menuId=7109426&onlyparth=true




IRUZKINA
Gure ustez, gurasoekin teknologien berrien erabilera egokiaren inguruan hitz egitea oso garrantzitsua da hainbat arrazoi ezberdinegatik. Alde batetik, interneta oso aproposa da mundua ezagutzeko edota dibertitzeko baina beste alde batetik, sarea ez bada behar bezala erabiltzen hainbat ondorio txar ekarri ditzake. Hori dela eta, gurasoek interneta nola erabiltzen den jakin behar dute eta horrez gain, haurrei interneta nola dabilen erakutsi behar zaie, hau da, zer nolako orrialdeak bisitatu behar dituzten esan behar zaie eta hori horrela izanda haurrek orrialde horiek ikusiko dituzte eta gauza berriak ikasiko dituzte. Baina beste orrialde batzuetan sartzen badira aldiz, askotan ez dute ezer ikasten toki horiek ez direlako egokiak izaten haurrentzat eta gehienbat ezer ez badute kontrolatzen. Hori kontuan harturik, gurasoekin teknologia berrien inguruan hitzegitea oso aproposa dela iruditzen zaigu beraien haurrek hezkuntza bat edo beste bat izan dezaketelako, hau da, egun guztian ordenagailu edota telebistaren aurrean baldin badaude, ez dituzte ondorio oso onak izango lagunekin jolastea ere oso garrantzitsua baita baina ordenagailua edota telebista pixka bat ikustea ez da bat ere txarra baina beti era kontrolatu batean ikusi behar dira.

SINADURA
Goiatz Celaya, Madalen Irizar, Irati Fernandez

IKT-EN ERABILERA ESKOLETAN


ZERGATIK AUKERATU DUGU GAI HAU?

Gaur egun IKT-en erabilera eskoletan oso nabarmena da eta toki askotan hauen bidez ematen dituzte klaseak. Gure ustez, gai honek sekulako garrantzia dauka haurren hezkuntzarekin eta hori dela bide aukeratu dugu gai hau.





INFORMAZIO ITURRIA: www.hikhasi.com/artikulua/1375



IRUZKINA
EU kids online Safer internet plus Programaren barruko proiektua da eta horren helburua, haurrek IKT ekin egiten duten erabileraren inguruan dagoen jakintza maila ezagutzea da.

Programa horrez gain, Web 2.0 programa dago eta honen barnean, bolgak, wikiak eta jarioak aurkitzen dira. Programa honek, interneteko erabiltzailea izatetik, parte hartzaile izatera pasatzeko aukera ematen du.

Programa hauei esker, haurrei aukera paregabea ematen zaie interneta modu egoki batean erabiltzeko eta interneten bidez lan egin ahal izateko. Programa hauek, gero eta eskola gehiagotan erabiltzen dira eta hauek ematen dituzten onurak ere hainbat dira.

Gure ustez, IKTak eskolan erabiltzea aukera paregabeak dira baina neurri batean. Haurrak txikitatik digitalki alfabetatuak izatea ez zaigu ongi iruditzen haurrek ez dutelako ordenagailuaren beharrik txikitan eta horrez gain, ordenagailu aurrean hainbat ordu egotea ez da batere ona.

Hori guztia kontuan hartuta, esan beharra dago, ordenagailuak eta internetak sekulako garrantzia daukatela haurrengan baina horiek guztiak modu egoki batean eraibiltzen jakin behar dira eta baita momentu egokian ere eta ez ordea, edonoiz eta edonun. Beraz, ikt-ak erabiltzea aukera paregabea da behar bezala erabiliz gero eta behar den neurrian. Askotan,IKT-ak internetarekin eta honek dituen web orrialdeekin baino ez ditugu lotzen baina hori baino askoz gehiago da, haurrek ikasteko hainbat eta hainbat programa daudelako horren barruan.

SINADURA
Goiatz celaya, Madalen Irizar, Irati Fernandez

KLIK PROGRAMA


ZERGATIK GAI HAU LANDU?
Klik programari buruzko lana egitea aukeratu genuen, Lehen Hezkuntzako informaztika programa erabilien artean koka daitekeelako. gainera, arrakasta handia izan du eta hainbat hizkuntzetara itzuli da.
Horregatik guztiagatik, edonori oso interesgarria gerta dakioken programa hori lantzea erabaki genuen.

INFORMAZIO ITURRIA
http://www.hikhasi.com/artikulua/785

IRUZKINA
Nire ustez, gelan noizbehinka erabil daitekeen programa bat da. Noiz behinka esaten dut bere alde onak zein txarrak dituelako, hau da ez delako oso programa osoa.
Alde onekin hasiko naiz: dohainik da, ez du zailtasunik eta modu horretan umeek beraiek bakarrik erabil dezakete, irakasleen arteko lana dago programa diseinatzeko eta edozein momentutan edozein lekutan erabil daiteke. Erraztasun horri esker umeen autonomia lan dezakegu, curriculumaren edozein alderditan gainera.
Alde txarrei dagokienez, programa honek ez dio ikasleari eskatzen aurretik aurkeztutako materialen bat gogoratzea edo ezagutzea. Hau da, ez du ikaslea bultzatzen kontzeptu ezberdinei buruz hausnartzera, ez du ulermena bultzatzen, egiten edo eskatzen duen bakarra arazo bat erantzun batekin elkartzea da. Azken batean, helburua ekintza ongi ebaztea da, nola ebatzi behar den asko hausnartu gabe. Gainera, elkarrizketa galarazten dute. Adibidez, arantzun bat gaizki dagoenean ez da hortaz eztabaidatzen, ikasleek beste erantzun bat aukeratzen dute eta kitto.
Hori guztia kontuan hartuta, hasieran esan dudan moduan, niz behinka erabiltzeko programa bat da. Nire ustez, gelan landutako gairen bat indartzeko eta lehen aipatutako autonomia bultzatzeko balioko luke programa honek.

SINADURA
Irati Fernandez, Madalen Irizar, Goiatz Celaya

ENTZIKLOPEDIAK ETA HIZTEGIAK INTERNETEN: PAPEREZKOAK BAINO HOBEAK OTE?











ZERGATIK GAI HAU LANDU?
Egun oso normalizatua dagoen gaia da eta horregatik aukeratu dugu. Gainera, badakigu horren aldeko eta kontrako iritziak daudela eta horien zergatiak ezagutu nahiko genituzke.

INFORMAZIO ITURRIA
http://revista.consumer.es/web/eu/20060101/internet/

GURE IRITZIA
80ko hamarkada arte jaiotako guztiok seguruenik entziklopedia bat daukagu etxean, lehen edozein lan egiteko geneukan informazio iturri bakarra baitzen. Baina egun egoera hori ezberdina da, interneten aurki dezakegulako edozein gairi buruzko nahi adina informazio, bertan iturri ezberdinak topatuz.
Nire ustez, interneteko entziklopediak paperezkoak baino erabilgarriagoak dira, erosoagoa delako. Ez baitzara liburu handi horiekin ibili behar, ezta orriz orii bilatzen joan ere. Interneten nahi duzun gaiari buruzko informazioa lortzeko izen hori idatzi eta handik segundu batzuetara gai hori jorratzen duten entziklopedia ezberdinak topa daitezke. Eta ez hori bakarrik, paperezkoetan aurki ezin ditzakegun argazki eta bideoak ere eskaintzen dizkigute interneteko entziklopediek. Beste alde batetik, azkenengo entziklopedia horiek, paperezkoak baino gaurkotuagoak daude, edozein momentutan informazio hori berritu dezaketelako, paperezkoan ez bezala.
Baina dena ez dira abantailak. Interneteko entziklopedia asko ez dira oso fidagarriak, horietako batzutan edozeinek igo baitezake informazioa, eta beraz, akatsak aurki daitezke. Beste alde batetik, diruari dagokionez, paperezko entziklopedia erosteko behin ordaindu eta zurea da betiko. Internetekoetan ordea, urtero ordaindu behar duzu kuota bat. Horri dagokionez, segun eta zenbat urtez erabiltzen duzun entziklopedia hobeto edo okerrago atera daiteke.
Azken batean, nik uste dut interneten entziklopediak egoteak abantaila gehiago dituela desabantailak baino, horregatik iruditzen zait bultzatu beharreko gai bat izan beharko lukeela.

SINADURA
Irati Fernandez, Goiatz Celaya, Madalen irizar