viernes, 28 de mayo de 2010

KAIXO LAGUNOK!!!
Ongi etorri Gomairren blogera. Gu Goiatz Celaya, Madalen Irizar eta Irati Fernandez gara.
Espero dugu, hemen aurkitu ditzakezuen ekarpen, programa eta gehigarriak baliagarriak izatea. Honako hau da gure blogean aurki dezakezuena:
EKARPENAK
- Entziklopediak eta hiztegiak interneten
- Klik programa
- IKT-en erabilera eskoletan
- Gurasoei emandako aholkuak umeek teknologia berriak ondo erabiltzeko
- Elmer proiektua

PROGRAMAK
- Pixton programa eta bere tutoriala
- Voki programa eta bere tutoriala
- Puzzlea eta bere tutoriala
- Mindomo programa eta bere tutoriala
- Scratch programa eta bere tutoriala
- Wikibooks programa eta bere tutoriala
- Livestream programa eta bere tutoriala

GEHIGARRIAK
- Inkestak
- Eguraldia
- Bisitak
- Horoskopoa
- Egutegia
- Ordularia
- Google maps
- Kiniela
- Jolasa
- Entzutekoa

ESKERRIK ASKO GURE BLOGA BISITATZEAGATIK!!

domingo, 16 de mayo de 2010

LIVESTREAM PROGRAMAREN TUTORIALA

Watch live streaming video from lekirai at livestream.com

PERU ETA ASKETXO BASOAN

lekirai on livestream.com. Broadcast Live Free

Livestream hezkuntzan

Helburu hezitzailea
Ipuin bat, ikus-entzunezko eta teknologiazko baliabideekin ikusi eta entzutea.
Landutako gaitasunak eta horren zergatia
Ordenadorea erabiliz antzerki moduan egindako ipuin bat ikusi, interpretatu eta ulertzea.
Nori zuzendua
4-5 urtetik gorako haurrei zuzendua
Dakarren abantailak
Ipuina ikusi eta entzuteko garaian ondo ulertu ez badute berriro ikusteko aukera dago.
Erabili beharreko errekurtsoak
Ordenagailua, interneta, Livestream programa eta antzezpena egiteko behar den materiala.
Baliabidea txertatuta
Livestream programak berak eskaintzen dituen aukerez gain norberak aukeratu edo sorturiko ipuina eta bere antzezpena.
Klasean nola erabili (dinamika)
Lehendabizi haurrei gelan ipuina kontatuko diegu marrazkien eta gure ahozko kontaketaren bitartez. Beste egun batean Livestream programaren bitartez antzerkiaren grabaketa jarriko diegu. Azkenik beste saio batean, beraiek ipuina antzeztuko dute.

sábado, 15 de mayo de 2010

wikibooks-en tutoriala

Watch live streaming video from lekirai at livestream.com

WIKIPEDIAN IPUINA

WIKIPEDIAN IPUIN BAT

Wikibooks hezkuntzan

Helburu hezitzailea
Ipuin bat, normalean erabiltzen ez den baliabide batekin, irakurri eta interpretatzea.
Landutako gaitasunak eta horren zergatia
Ordenadorea erabiliz ere ipuinak aurkitu eta irakurri daitezkeela ohartzea.
Ipuina testuaren bidez bakarrik interpretatzen ikastea.
Nori zuzendua
5-6 urtetik gorako haurrei zuzendua
Dakarren abantailak
Ipuina irakurtzerako orduan haurrek beraien irudimena erabiltzea, irudirik gabeko ipuina delako.
Erabili beharreko errekurtsoak
Ordenagailua, interneta eta Wikibooks.
Baliabidea txertatuta
Wikipedia programak berak eskaintzen dituen aukerak bakarrik erabili daitezke.
Klasean nola erabili (dinamika)
Baserriaren munduan sartzeko Scratch programarekin egindako jarduera jarriko diegu, gelan banaka eta txandaka egin dezaten. Baserriko animali eta beraien produktuez zenbat dakiten ikusteko.