sábado, 8 de mayo de 2010

IKT-EN ERABILERA ESKOLETAN


ZERGATIK AUKERATU DUGU GAI HAU?

Gaur egun IKT-en erabilera eskoletan oso nabarmena da eta toki askotan hauen bidez ematen dituzte klaseak. Gure ustez, gai honek sekulako garrantzia dauka haurren hezkuntzarekin eta hori dela bide aukeratu dugu gai hau.





INFORMAZIO ITURRIA: www.hikhasi.com/artikulua/1375



IRUZKINA
EU kids online Safer internet plus Programaren barruko proiektua da eta horren helburua, haurrek IKT ekin egiten duten erabileraren inguruan dagoen jakintza maila ezagutzea da.

Programa horrez gain, Web 2.0 programa dago eta honen barnean, bolgak, wikiak eta jarioak aurkitzen dira. Programa honek, interneteko erabiltzailea izatetik, parte hartzaile izatera pasatzeko aukera ematen du.

Programa hauei esker, haurrei aukera paregabea ematen zaie interneta modu egoki batean erabiltzeko eta interneten bidez lan egin ahal izateko. Programa hauek, gero eta eskola gehiagotan erabiltzen dira eta hauek ematen dituzten onurak ere hainbat dira.

Gure ustez, IKTak eskolan erabiltzea aukera paregabeak dira baina neurri batean. Haurrak txikitatik digitalki alfabetatuak izatea ez zaigu ongi iruditzen haurrek ez dutelako ordenagailuaren beharrik txikitan eta horrez gain, ordenagailu aurrean hainbat ordu egotea ez da batere ona.

Hori guztia kontuan hartuta, esan beharra dago, ordenagailuak eta internetak sekulako garrantzia daukatela haurrengan baina horiek guztiak modu egoki batean eraibiltzen jakin behar dira eta baita momentu egokian ere eta ez ordea, edonoiz eta edonun. Beraz, ikt-ak erabiltzea aukera paregabea da behar bezala erabiliz gero eta behar den neurrian. Askotan,IKT-ak internetarekin eta honek dituen web orrialdeekin baino ez ditugu lotzen baina hori baino askoz gehiago da, haurrek ikasteko hainbat eta hainbat programa daudelako horren barruan.

SINADURA
Goiatz celaya, Madalen Irizar, Irati Fernandez

No hay comentarios:

Publicar un comentario