sábado, 8 de mayo de 2010

Elmer proiektua


Iturria:

http://www.euskonews.com/0158zbk/gaia15804eu.html

Zergatik artikulu hau?

Guk artikulu hau aukeratu dugu lantzeko hezkuntza formala eta ez formala teknologiaren bitartez lantzeko modu berri eta interesgarri bat azaltzen delako bertan.


Artikuluari buruzko gure iritzi pertsonala:

Elmer proiektua, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Miramongo Zientzia kutxagunearen artean egindako proiektua da, eta bere helburua, Kutxaespazio museoan zientzia teknologia uztartuz hezkuntza formal eta ez-formalera hurbiltzea da, bisitariei objektuak aztertzeko eta manipulatzeko aukera emanez. Hau oso ideia hona iruditzen zaigu, teknologiaren bidez zientzia ulertzea errazagoa egin daitekeelako eta norberak objektuak manipulatu ditzakeenean lehenengo pertsonan ikusi eta konprobatu dezakeelako hor zientifikoki gertatzen dena. Zientzia museo interaktiboak duen beste alde positiboetako bat hainbat gauza ikasteko aukera ematen dituela da, hala nola eguneroko bizitzan gertatzen diren fenomenoak ulertzeko zein afektiboki zientzia nolakoa den ulertzeko.

Sinadura
Goiatz Celaya, Madalen Irizar, Irati Fernandez

No hay comentarios:

Publicar un comentario